XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

28. Gutuna LUMA KANTARIA

Udaberrian hegoaldetik ifarralderantza eta udazkenean ifarraldetik hegoalderantza hegazti ugari pasatzen da gure mendien eta herrien gainetik.

Hegaztion artean basahate koloretsu bat.

Basahate horrek ez daki kantatzen beste hegaztiek bezala.

Baina badu hegaletan luma bat berezia, eta aidean hegatsez doalarik bere luma horrek soinu fin bat egiten omen du, arrabita batek bezala.

Horrela, basahate koloretsu hori hegatsez iragaiten delarik bere doinu ederra aditzen omen da beherean.

Ifarraldeko zein hegoaldeko ele zaharretan, inoiz bere luma kantaria galdu duen basahatearen gaia aipatzen da.

Basahateak ez du luma hori behar janzteko, ez hegats egiteko, baina galdu duela ohartu denean ez du bere bide luzea jarraituko.

Bere bidaia utzi eta bere luma galduaren bila jeisten omen da lurrera.

Eni iruditzen zait guk ere, nork bere luma kantaria dugula.

Gure bizimodu arruntaz gainera, gure beste eginbideez gainera, doinu propio bat asmatzeko ahalmena dugu.